Gobernu Plana aurkezteko bilera Aste Santu ostera atzeratu du Mendaroko Udalak

Barren 2024ko mar. 18a, 14:43

Gobernu Plana herritarrei aurkezteko bilera irekia antolatua zuen Mendaroko Udalak martxoaren 20rako, baina aurkezpena atzeratu egin behar izan dutela jakinarazi dute.

Udaletik zehaztu dutenez, Enetz Ezenarro alkatearen osasun egoeraren ondorioz hartu dute aurpezkena atzeratzeko erabakia. Aste Santu ostean egingo dute, eta jakinaraziko dute eguna erabakitzen dutenean. Plan horren bidez mendaroarren bizi-kalitatea hobetzeko konpromisoa hartu dutela zehaztu dute, eta horretarako 75 neurri "zehatz eta egingarri" landu dituztela. Proiektu horien zehaztasunak emango dituzte bileran.