Eusebio Mugertza 'Txirristaka' Mendaroko bertso-jartzailea izan dute akorduan bertsolariek Motxaila Egunean

Barren 2024ko mar. 18a, 10:18

Motxaila Elkarteak Udalaren babesarekin antolatutako Zerua motxailen aterpe bertso-saioan, Eusebio Mugertza Txirristaka herriko bertso-jartzailea izan dute kanturako gai Julio Soto, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio eta Alaia Martin bertsolariek.

Eusebio Mugerza Txirristaka (Mendaro1874ko-Pasai San Pedro, 1955) bertsolariaz zer zekiten galdetu zien Ainhoa Urbieta gai-jartzaileak bertsolariei Motxaila Eguneko bertso-saioan eta hona haiek kantatu zutena.