Martxoaren 20an aurkeztuko du Mendaroko Udalak Gobernu Plana, udaletxean, 19:00etan. Bilera irekia izango da eta herritar guztiak gonbidatu ditu Enetz Ezenarro alkateak. Plan horren bidez mendaroarren bizi-kalitatea hobetzeko konpromisoa hartu dutela zehaztu dute, eta horretarako 75 neurri "zehatz eta egingarri" landu dituztela. Proiektu horien zehaztasunak emango dituzte bileran.