Igandean izango da emanaldia, 17:00etan, Goñati frontoian.
Itsasoan inspiratutako testu eta musika sortu dute bi artista zumaiarrek. Malena (Esti Curiel) izango da istorioaren protagonista, kostaldera iritsi berri den emakumea eta bertako ohitura eta kondairak entzunaz herria eta herriko jendea ezagutuko ditu. Kontakizuna musikaz girotzeko, berriz, Maria Zubimendik akordeoia joko du ikuskizunean zehar.