Sasiola eta Lastur auzoetarako bidea itxiko dute gaur eta bihar

Barren 2024ko mar. 14a, 09:08

Lasturrerako errepidea. Arg: berriketan.eus

Sasiola, Lastur Behea eta Lastur auzoetara doan errepidean drainatze-sistemako elementuen mantentze-lanak egingo dituzte gaur eta bihar.

Gipuzkoako Foru Aldundiak ohartarazi du lanok egin bitartean, martxoaren 14an eta 15ean, GI-3292 errepidean (3+100 KPan) zirkulazioa moztuta egongo dela. Bidea 9:00etatik 17:30era itxiko dute, drainatze-sistema hobetzeko lanak egin ahal izateko. "Aurreikusitako lanak egiteko, GI-3292 errepidea erabat moztu behar da 3+100 KPan, galtzadak puntu horretan duen zabalera dela-eta ezin baita txandakako trafikoa ezarri", azaldu dute Aldunditik.

Hartara, Itziar eta Deba artean GI-3210 errepidea erabiltzea gomendatu dute.