Bastian Laffitte VC Nayais taldeko txirrindulariak irabazi du Mendaro Herria lasterketa

Barren 2024ko mar. 9a, 20:15

Kadeteen mailako lasterketa jokatu dute gaur Mendaron, eta  Bastian Laffitte VC Nayais taldeko txirrindularia nagusitu da, esprinean.

Mendaroko Txirrindulari Elkarteak antolatu du lasterketa eta zubiko obrak direla-eta Kurutz gain industrialdean hasi eta amaitu dute gaur. 43 kilometroko ibilbidea osatu behar izan duten txirrindulariek. 120 laguneko tropela abiatu da, eta horietatik ehunek lortu dute lasterketa amaitzea. Denetan azkarrena Bastian Laffitte VC Nayais taldeko txirrindularia izan da, 55 minutu eta 34 segunduko denbora eginda. Beste sei lagunekin batera sartu da azkeneko metroetan eta esprinean gailendu da. Bigarren Urko Nazabalek egin du, Oriako Limousin Kartoiak taldekoak, eta hirugarren Oxel Azkarate Peguero (Inoxcra Beasain) helmugaratu da. Elgoibar Lagun Taldeako bost txirrindularik ere parte hartu dute lasterketan: Iñaki Astigarraga (51.), Aimar Gonzalez (54.), Unai Cornejo (78.), Oscar Moreno (93.), Aratz Goikoetxea (97.) 

Taldekako sailkapenean, Inoxkra Beasain taldea nagusitu da. Bigarren Bolintxo Okindegia sailkatu da eta hirugarren Andoaingo Txirrindulari Eskola. Arg.: Idurre Arakistain eta Eukene Gurrutxaga.