Jaione Gisasola Askazi taldekoak emango du ikastaroa, Azpilgoetako Kultur Etxean. Gertutasuna eman eta konfiantza giroa sortzen saiatuko dela aipatu du gidariak, hilekoaren inguruan solasteko gune seguru bat sortzen alegia. Esperientziak trukatuko dituzte, eta jolasak, praktikak eta esperimentazioa uztartuko ditu bi saioetan. (Apirilaen 12an eta 26an izango dira saioak). Gehienez hamabost laguneko taldea osatuko dute, eta izena emandakoen hurrenkera errespetatuko dute taldea osatzeko. Izena emateko eta informazio gehiago, HEMEN.
Ikastaroaren helburuak:
- Hilekoaren zikloaren funtzionamendua ezagutzea.
- Giza gorputzean eragiten dituen aldaketak identifikatzea.
- Norberari hobekien egokitzen zaion bilketa metodoa ezagutu,erabili, mantendu, garbitu eta zaintzen ikastea.
- Autoezagutzara bidean erregistroaren garrantziaz jabetu eta hortarako metodo desberdinak ikastea.
- Hilekoaren zikloak tabu bat izaten jarraitzen duela jabetzea.
- Egunerokotasunean barneratuta ditugun sinismen faltsu eta mitoak identifikatzea.
- Zikloan zehar sor daitezkeen gora-behera fisiko, emozional zein psikikoei aurre egiteko estrategiak barneratzea, besteak beste, elikadura ziklikoaren bitartez.
- Taldeko beste partaideen esperientzien bitartez errealitateaz jabetu eta ahizpatasun eta sororitate gune bat sortzea.