Josu Martinezek zuzendutako fikziozko luzemetraia da Bizkarsoro. 1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok osatzen dute filma. Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako fikziozko bost istorio dira, bost hamarkadatako kontakizuna. Euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guztien istorioa.