Whatsapp komunitatea sortu du Udalak udal boletinak zabaltzeko

Barren 2024ko mar. 1a, 13:41

Herritarrek Udalak egiten duenaren berri izan dezaten, Mendaroko Udalak, hilean behin, udalbuletina zabalduko du sortu berri duen WhatsApp komunitatearen bitartez, euskaraz zein gazteleraz. 

Komunitatera atxikitzeko, herritarrak ondorengo estekan sartu beharko dira: https://chat.whatsapp.com.

Partaidetza anonimoa da, hau da, norberaren telefono zenbakia ezkutuan egongo da gainontzeko taldekideentzat, eta herritarrek nahi dutenean izango dute taldetik irteteko aukera.