Hasteko, 11:00etan Hitzaren liturgia egingo dute. Gero, 12:00etan, trikitilari eta bertsolarien emanaldia egongo da. Aimar Sorazu eta Aitor Urbieta arituko dira bertsotan eta Maite Olazabal eta Igor Rey
soinu eta panderoarekin. Ondoren, herri kirolen erakustaldia egingo dute. Julen Cañamares eta Aratz Mugertza jardungo dira aurrez aurre, aizkoran eta korrika. Cañamaresek ondoren figura batzuk egingo ditu motozerrarekin. Antolatzaileek txosna jarriko dute.