Korrika Kulturalaren barruan, Bote prontoan izeneko antzerkia eskainiko dute Esti Curiel aktoreak eta Maria Zubimendi musikariak. Itsasoan inspiratutako testu eta musika sortu dute bi artista zumaiarrek, Malena izango da istorioaren protagonista, kostaldera iritsi berri den emakumea eta bertako ohitura eta kondairak entzunaz herria eta herriko jendea ezagutuko ditu.