Haurrei lehen sorospenak egiteko ikastaroa antolatu dute Mendaron

Barren 2024ko ots. 23a, 13:53

Umeei lehen sorospenak egiten ikasteko saioa antolatu dute Mendaroko Udalak eta Arno guraso elkarteak, Treba Gurasoak egitasmoaren barruan.

Gurutze Gorriko kideek emango dute saioa, eta oinarrizko ikasgaiak landuko dituzte. Martxoaren 2an izango da, Mendaroko udalbatza aretoan, 09:00etatik 13:00etara. Tailerra doan izango da, baina izena emateko eskatu dute antolatzaileek: kultura@mendaro.eus