Txirristaka bertso-jartzaile mendaroarra ekarri du akordura Andoni Egañak 'Berria' egunkarian

Barren 2024ko ots. 16a, 10:34

Eusebio Mugertza Txirristaka bertso-jartzailea jaio zela (Mendaro1874 - Pasai San Pedro1955) 150 urte beteko dira abenduaren 15ean eta haren beste aipamen bat egin du Andoni Egaña Makazaga bertsolariak gaur Berria egunkariko  'Hitz etzanak' atalean. Azaleko argazkia: Paco Marinen bilduma -Kutxa Fototeka.

150 urte beteko dira abenduaren 15ean Eusebio Mugertza Txirristaka bertso-jartzailea jaio zela eta ari dira haren inguruko aipamenak ugaritzen. Mendaroko In Leike Kultur Elkartekoek Wikipediara eraman dute Txirristaka, eta Andoni Egaña Makazaga bertsolariak birritan aipatu du Berria egunkariko Hitz etzanak atalean, denbora gutxian. Urtarrilaren 31n Zuzen  izenburuko iritzi-artikulua idatzi zuen, eta gaur, Lan gaitzak izenburukoa, haren bertso-sorta banatan oinarrituta. Euskal Telebistako Biba zuek! atalean Egañak berak egindako aurkezpena ere ikusgai duzue hemen

Zuzen (BERRIA, 2024-01-31)

Lan gaitzak (BERRIA, 2024-02-16)