Ezpeletak eta Urretabizkaiak Oñatin jokatu zuten kanporaketan lortu zuten finalerako sailkatzea. Kanporaketa horretan beste bi bikote izan zituzten aurkari: Ugaitz Mugertzak eta Ibai Soroak osatutakoa, alde batetik; eta Jon Rekondok eta Oihan Larretxeak osatutakoa, bestetik.
Bost modalitate desberdinetan aritu ziren lehian, eta guztira 36 enbor moztu zituen bikote bakoitzak. Ezpeletak eta Urretabizkaiak amaitu zituzten lanak azkarren eta, horri esker, bi aste barru Azpeitian jokatuko duten Urrezko Aizkolarien finalerako sailkatu dira, eta iaz irabazi zuen tituloari eusteko aukera izango dute hala.