Irudimena eta festarako gogoa. Bi ezaugarri horiexek ditu bere inauteriak eta bietatik dutela berretsi zuten atzo mendaroarrek. Askotariko mozorroak ikusi ahal izan ziren kalean, eta paperean sartuta aritu ziren asko eta asko, antzezle onak direla erakutsiz. Goiza luzatu zuten askok eta askok eta bazkaritarako eta askaritarako orduak ere bat egin zien askori. Arratsaldean, eskulan tailerra izan zuten umeek, eta ondoren, Arno guraso elkarteak antolatuta, playbacka. Hamar talde aritu ziren oholtzan, eta dantzarako dohai handia dutela erakutsi zuten denek. Playbackaren ondorenerako, kale animazioa lotua zuen Udalak, eta kalez kale ibili ziren denak.