2024/07/18 20:00 - 21:30

Move taldearen kontzertua

Move taldearen kontzertua
San Agustin kulturgunean, Mendaro

Iñigo Ruiz de Gordejuela mendaroarraren Move taldeak kontzertua emango du. Alberto Areta (saxofoia), Javier Callen (kontrabaxua), Borja Barrueta (bateria) eta Iñigo Ruiz de Gordejuela berak osatzen dute taldea, eta jazza egiten dute. Sarrerak Uztargi tabernan salduko dituzte 8 euroan, bai eta egunean bertan San Agustin kulturguneko atean ere, aurrez amaituko ez balira.