Irati Bilbaok 2019an Musikeneko musikari talde batekin sortutako proiektu pertsonala aurkeztuko du. Mikel Nuñez (pianoa), Fran Serrano (baxua) eta Aitor Bravo (bateria) taldekideekin batera arituko da oholtzan. Jazz klasikoa du oinarrian proiektuak. Uztargi tabernakoek eta Galle-tiak gozotegikoek antolatu dute kontzertua, Gararock taldekoekin elkarlanean.
Sarrerak Uztargi tabernan salduko dituzte 8 euroan, bai eta egunean bertan San Agustin kulturguneko atean ere, aurrez amaituko ez balira.