2024/02/02 15:10 - 16:30

Kantua

Mendaro Ikastolako eskola-umeen santa eskea

Mendaro Ikastolako eskola-umeen santa eskea
Herrian zehar, Mendaro

Mendaro Ikastolako eskola-umeak santa-eskea egingo dute kalez kale, adin tarteka banatuta. LH3, LH4, LH5 eta LH6ko ikasleak eguneko zentroan hasiko dira kantuan, 15:30ean. Handik txokolategiraino joango dira, eta han kantuan egin ostean, Errekabarren zubirantz joko dute, bidean geldialdi bat eginda. Herriko Enparantzan LH1 eta LH2ko ikasleak batuko zaizkie eta Mendarozabalgo plazaraino joango dira. Han HH3, HH4 eta HH5koak izango dituzte zain, elkarrekin kantazeko.