Kilimon Trail lasterketaren 12. ekitaldia jokatuko dute Mendaron, 16.00etan hasita. Bi lasterketa izango dira aukeran: 23 kilometrokoa eta 11 kilometrokoa. Antolatzaileek 250 dortsal banatuko dituzte lasterketa luzerako (23 km.) eta 150 dortsal motzerako (11 km.) Kronoak.com webgunean eman behar da izena. Azken eguna: Apirilaren 4a. Mendaroko Txirrindulari Elkarteak eta Lizarpe Mendi Klubak antolatzen dute lasterketa, Mendaroko Udalaren laguntzarekin.