2024/01/20 10:00etatik 14:00etara
Tailerra eta lehiaketa, bietatik du Lumiere Minutuak. Limbus Filmakeko zuzendari eta ekoizle Iban del Campok antolatu du, Uztargi tabernaren eta Galle-tiak gozotegiaren babesarekin. Ordubeteko hitzaldi bat emango du Iban del Campo berak zinemaren historiaren errepasoa egiteko, eta ondoren, bi orduko tartea izango dute parte-hartzaileek beren minutu bateko bideoa grabatzeko, lehiaketarako. Toma bakar batean, gehienez minutu bateko filmak grabatzean datza lehiaketa, Lumiere anaiek egiten zuten antzera.