Goizez ere zabalduko dute Mendaroko udal liburutegia gaurtik aurrera

Barren 2024ko urt. 15a, 10:52

IƱaki Goitia liburuzaina.

Gaurtik aurrera, goizez ere zabalduko dute Mendaron udal liburutegia.

Arratsaldez bakarrik zabaldu izan dute orain arte Mendaroko udal liburutegia, baina gaurtik aurrera, ordutegi zabalagoa izango du. Orain arte, 17:00etan zabaldu eta 20:00etan ixten zuten, baina ordutegi berrian, goizez, 10:30ean zabalduko dute, 13:00ak arte, eta arratsaldez, 16:30etik 19:30ak arte egongo da zabalik. Iñaki Goitia da liburuzaina, eta honako hauek dira harekin harremanetan jartzeko bideak: Telefonoz, 943 033 291 eta posta elektronikoz, liburutegi@mendaro.eus.