Palestinarekin Elkartasuna plataformak argi dio: plan hori Gazan ez ezik Zisjordanian ere gauzatzen ari da Israel, eta Mendebaldeko estatuen pasibotasuna lotsagarria eta seinalatu beharrekoa da. Estatuek ez dute ezer egiten, erakunde eta enpresa askok konplize izaten jarraitzen dute, eta ordezkari politikoek bi estatuen konponbidea errepikatzen dute behin eta berriz, praktikan ezer aldatu gabe.
Horren aurrean, herriaren erantzuna indartzen ari da eta hori da itxaropen bakarra: azken astean Zinemaldian egin diren protestak, Espainiako Vueltan egin dituzten ekintzak, EHUn ikasleek egindako mobilizazioak... Kaleak hartu ditugu, boikotak egin eta presioa egiten ari gara. Mobilizazio hauek eraginkorrak direla frogatzen ari gara; bide hori da jarraitu beharrekoa. Beraz, ezinbestekoa da Israelekin harreman oro etetea —politikoak, akademikoak, ekonomikoak zein kulturalak— eta Israelgo estatu sionistaren desegitea aldarrikatzea. Ezin gara neutro mantendu genozidio baten aurrean.
Horregatik guztiagatik, urriaren 4an Iruñean egingo den manifestazioan parte hartzera animatzen dut hitz hauek irakurriko dituen oro. Palestinaren aldeko oihuak kalean entzun daitezen, eta ez hori bakarrik: presioa eta ekintza erreal bihurtu daitezen. Elkartu gaitezen, konplizitatea hautsi eta benetako elkartasuna praktikan jar dezagun. Palestina askatu! Israel desegin!