Antxintxika lasterketan izan da Matx. Behobia-Donostia proba entzutetsu eta ezagunaren atarian egonik, ehunka korrikalari batu zituen Soraluzetik Bergarara (Gipuzkoa) arteko kirol hitzorduak. Lasterketetan korrika aritzen direla agerikoa da, baina beraien egunerokoan, antxintxika ibiltzen diren horietakoak al dira Matxen mikrofonoen aurretik pasatu diren korrikalariak?
Bideoa osorik matx.eus webgunean