2022an Europan eginiko inkesta baten arabera, espainiar estatuan bizi diren 16 eta 74 urte bitarteko emakumeen artean:
- 4.806.054 emakumek indarkeria jasan dute bikotean. *Kasuen %98,1en erasotzailea gizonezkoa da. 3.614.235 emakumek biolentzia jasan dute bikotetik kanpo.
- 2.120.513 emakumek biolentzia fisikoa jasan dute bikotean. Horien %50,3k lesio fisikoak izan dituzte. 2.213.167 emakumek biolentzia fisikoa jasan dute bikotetik kanpo. *Kasuen %66,4n gizonezkoa zen erasotzailea.
- 1.125.849 emakumek biolentzia sexuala jasan dute bikotean, eta bikotetik kanpo, 2.452.771 emakumek. *Kasuen %94,2n erasotzailea gizonezkoa zen.
- 4.646.050 emakumek biolentzia psikologikoa jasan dute bikotean. Horien %78,4k kalte psikikoa izan dute.
- %7,8k biolentzia ekonomikoa jasan dute, eta beren bizi-baldintzak kaltetuak ikusi dituzte.
- 121 emakume hil dituzte Euskal Herrian azken 22 urtean. 2024an hiru izan ziren, eta aurten bosgarrena hil berri dute Zarautzen. Orain hurrengo hil zutena 13 urteko neskato bat zen eta aitak hil zuen.
Emakume izate hutsagatik, gure askatasuna eta segurtasuna arrisku larrian dago, etxean eta kalean. Gure integritate fisikoari, psikikoari, eta bizi-baldintzei zuzenean eragiten die honek. Noiz izendatuko dugu hau? Izan ere, izenik ez duena ez da existitzen.