Mendaroko Azpilgoeta auzoko plazan sokatiran

Erabiltzailearen aurpegia Erretratu zaharrak 2025ko uzt. 29a, 10:00

Mendaroko Santa Ana jaiak amaitu diren arren, erretratu zahar hau gogora ekarri dugu. Florentino Larrañagaren argazki-bildumakoa da. Mendaroko Azpilgoeta auzoko plazan aterata dago, jaietan, baina ezin jakin zein urtetan

Ikus dezagun nortzuk diren argazkikoak:

  • Sokari helduta, ezkerretik hasita: Patxi Salegi, Jose Mari Zubiaurre Leiarte, Jose Mari Aranburu Frontoikoa, Hilario Arriola, Pako Egaña, Jose Arriola Lazkano, eta Inazio Zabala Artzubi.
  • Bigarren planoan: Mari Tere Aizpiri, Markos Aranburu Frontoikoa, Angel Urbieta Olia eta Pedro Recari.