Argazkikoek uste dute 1984an ateratako aragazkia dela. Ikus ditzagun nortzuk diren argazkiko zale gazteak, ezkerrerengotik hasita: Unai Kanalaetxeberria, Antonio Valdes, Igor Esnaola Sahatsu (V) (aurrean, makurtuta), Alfredo Belda (jertse gorria gerrira lotuta duena), Jose Agustin Arakistain Muxki (bandera zabal-zabal eginda daukana), Javi Gallego, Ibon Elortza, Abel Uriarte (V), Pablo Magro Palichi eta Jose Antonio Carbajo.
1972an sortu zuten Kilimon taldea eta 1987an Gipuzkoako Preferentera igo zen. Bi urte egin zituen han. 1991ean berriro lortu zuen igotzea, eta beste bi urtez eutsi zioten mailari. 1994an helduen taldea desegin zen, eta 2003an, elkartea.