Hamarna sari banatu dituzte herriko komertzioek kanpaina horren baitan eta parte hartu duten bezero guztien artean sari nagusi bat ere zozkatu du Udalak. Zenbaki saritua 6.135a izan da eta margolan bat, Landa jatetxean bi lagunentzkao bazkaria eta Gabonetako produktu sorta bat jasoko ditu zenbakiaren jabeak. Saria jasotzeko, udaletxera joan beharko du, txartel sariduna hartuta. Udaletik eskerrak eman dizkiete kanpainan parte hartu duten guztiei eta aurrerantzean ere herriko saltokietan kontsumitzera deitu dituzte herritarrak.
Argazkian: Iñaki Arregi alkatea zozketa egiten lagundu zuen herritar batekin.