Aldaketa gutxi otsaileko langabezia datuetan

Barren.eus 2022ko mar. 7a, 15:59

Debabarrenean egonkor mantendu da langabezia tasa otsailean, urteko lehen hilabetean baino langabe bat gehiago bakarrik zenbatu baitute.

Elgoibarrek dituen 11.570 biztanleetatik 5.422 dira biztanleria aktiboa, eta horietatik 459 langabe zeuden izena emanda Hego Euskal Herriko langabezia bulegoetan, aurreko hileko kopuru bera. Hortaz, bere horretan mantendu da Elgoibarko langabezia-tasa: %8,47an.

Beste horrenbeste esan daiteke Mendaroko langabeziaren gainean ere. Mendarok dituen 1.976 biztanleetatik 1.016 dira biztanleria aktiboa; eta horietatik 76 langabe zeuden izena emanda urtarrilaren bukaeran, eta otsailaren bukaeran ere kopuru bera erregistratu dute. Mendaroko langabezia-tasak %7,48koa izaten jarraitzen du. Bai Mendarokoa eta bai Elgoibarkoa eskualdeko langabezia-tasaren (%10,23) azpitik daude. Debabarrenean 2.680 langabe zenbatu dituzte otsailean, urtarrilaren bukaeran baino langabe bat gehiago.

Duela urtebete, 2021eko otsail bukaeran, 2.969 langabe zeuden Debabarrenean (aurten baino 289 gehiago), eta %11,2koa zen langabezia-tasa, aurtengoa baino 0,97 puntu handiagoa. Elgoibarren 525 langabe zeuden 2021eko otsailean, aurten baino 66 gutxiago.

Hona hemen Debabarreneko 2022ko OTSAILEKO datuak, herriz herri:

  • Eibar 1.538 langabe (% 12,11)
  • Elgoibar 459 (% 8,47)
  • Mendaro 76 (% 7,48)
  • Deba 169 (% 6,48)
  • Mutriku 207 (% 7,97)
  • Soraluze 231 (% 12,38)
  • Debabarrena 2.680 % (10,23)

Hona hemen Debabarreneko 2022ko URTARRILEKO datuak, herriz herri:

  • Eibar 1.535 langabe (% 12,09)
  • Elgoibar 459 (% 8,47)
  • Mendaro 76 (% 7,48)
  • Deba 160 (% 6,13)
  • Mutriku 214 (% 8,24)
  • Soraluze 235 (% 12,59)
  • Debabarrena 2.679 % (10,22)


Hona hemen Debabarreneko 2021eko ABENDUKO datuak, herriz herri:

  • Eibar 1.542 (% 12,14)
  • Elgoibar 471 (% 8,69)
  • Mendaro 79 (% 7,78)
  • Deba 170 (% 6,52)
  • Mutriku 227 (% 8,74)
  • Soraluze 244 (% 13,08)
  • Debabarrena 2.733 (% 10,43)


Hona hemen Debabarreneko 2021eko URTARRILEKO datuak, herriz herri:

  • Eibar 1.696 (%13,31)
  • Elgoibar 529 (%9,57)
  • Mendaro 81 (%8,19)
  • Deba 209 (%7,84)
  • Soraluze 271 (%14,46)
  • Debabarrena 3.014 (%11,39)

SEPE Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoak eguneratu dituen azken datuen arabera, otsailean, langabezia % 0,11 jaitsi da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan; eta, % 2,67 igo Nafarroan.

Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Enplegu Sailaren datuen arabera, hilabetea 115.815 langaberekin itxi da. 2020ko otsaileko datuekin alderatuta, 1.424 pertsona gutxiago daude langabezian. Langabeen % 56,7 emakumeak dira. Lan-erreforma indarrean sartu eta bi hilabetera, kontratazio mugagabeak azken 12 urteetako gorakadarik handiena izan du, % 16 igo baita.

∞Lotura duten albisteak: