Mendaroko hamazazpi negozioak hartu zuten parte Gabonetako kanpainan, eta horietan 10 euroko edo gehiagoko erosketak egin zituzten herritarrak sartuko dira zozketan. San Agustin kulturgunean egingo dute zozketa hori, ostiralean, 20:00etan.
Guztira bost sari banatuko dituzte: lehenak 1.000 euroko balioa duen produktu sorta jasoko du, eta gainerako laurek 400 euroko balioa duen produktu sorta bana. Gainera, ekitaldian Jon Txiki umoristak bakarrizketa saioa emango du, zozketa egin aurretik, herriko merkataritzaren alde. Sarrerak doan eskuratu daitezke Morroskillo liburu-dendan.
Kanpainan parte hartu zuten establezimenduak honako hauek izan ziren:
- Roteta
- Coviran
- ArtFruit
- Morrokillo
- Itxasertz
- Perosanz
- Puxika
- Farmazia
- Anton
- MÂȘAsun
- Saint Gerons
- Leire
- Lutximak
- Ederki
- Nahia
- Olatz ileapaindegia
- June Galle-tiak