Langabezia tasak %10etik behera jarraitzen du Elgoibarren eta Mendaron

Barren.eus 2021ko abe. 15a, 17:44

Urriko langabezia datuei eutsi zaie azaroan Elgoibarren; eta, langabeen kopuruak gora egin du Mendaron.

Espainiako Enplegu Zerbitzuak langabezia datuak eguneratu ditu, eta horietan ageri denez, 502 elgoibartar daude lanik gabe, joan den urri bukaeran enplegu bulegoetan erregistratuta zeudenak baino herritar bat gehiago. Irailetik azarora ez da alkadekarik izan Elgoibarren: 501 langabe zeuden iail bukaean eta 502 azaro bukaeran. Mendaron, berriz, 85 langabe zeuden azaro amaieran, hilabete bat lehenago baino zazpi langabe gehiago. Hala irail bukaerako langabe kopuruetara itzuli da Mendaro, urrian datu hobeak izan eta gero.

Eskualdeari erreparatuta, azaroan, langabeziak gora egin du Elgoibarren, Mendaron eta Eibarren. Eta behera egin du, berriz, Soraluzen, Deban eta Mutrikun. Eskualdeko herri guztiak hartuta, langabezia-tasa %10,63koa da. Eibar eta Soraluze izan ezik, gainerako herri guztietako langabezia-tasa %10etik beherakoa da. Debak jarraitzen du langabezia-tasarik baxuena izaten (%6,94) eta Soraluzek, berriz, altuena (13,34).

Hona hemen Debabarreneko AZAROKO datuak, herriz herri:

  • Eibar 1.561 (%12,21)
  • Elgoibar 502 (%9,26)
  • Mendaro 85 (%8,37)
  • Deba 181 (%6,94)
  • Mutriku 217 (%8,36)
  • Soraluze 249 (%13,34)
  • DEBABARRENA 2.785 (%10,63)

Hona hemen Debabarreneko URRIKO datuak, herriz herri:

  • Eibar 1556 (12,25)
  • Elgoibar 501 (9,24)
  • Mendaro 78 (7,68)
  • Deba 179 (6,86)
  • Mutriku 218 (8,39)
  • Soraluze 253 (13,56)
  • DEBABARRENA 2785 (10,63)

Hona hemen Debabarreneko IRAILEKO datuak, herriz herri:

  • Eibar 1.565  (%12,32)
  • Elgoibar 501  (%9,24)
  • Mendaro 86  (%8,46)
  • Deba 174   (%6,67)
  • Mutriku 214   (%8,24)
  • Soraluze 252   (%13,50)
  • Debabarrena 2.792   (%10,65)

∞Lotura duten albisteak: