Gabon Zaharretako azoka, bertan behera

Barren.eus 2021ko abe. 10a, 17:08

Abenduaren 31n ospatzekoa zen Gabon Zaharretako azoka bertan behera lagatzea erabaki du Elgoibarko Udalak, bigarren urtez jarraian, Covid-19ak eragindako egoera epidemiologikoa dela eta.

Azoka bertan behera lagatzea erabaki duten arren, Urteko Gaztaren XIV. Txapelketa mantenduko dute, publikorik gabe egingo badute ere. Gainera, streaming bidez emango dute Udalaren webgunean.

Udalak nabarmendu duenez kontziente dira Gabon Zaharretako azoka bertan behera lagatzea "oso erabaki zaila" dela, bereziki azoketara joaten diren ekoizleei dakarkienagatik, eta feria honen inguruan hiri ekonomian sortzen den mugimenduagatik. "Baina uneak erabaki hau eskatzen du, zuhurtziaz jardun eta herritarren osasuna lehenestea guztiaren gainetikā€, adierazi dute.
Udalak jakitera eman duenez, unean-unean aztertuko du herriko zein lurraldeko Covid-19aren intzidentzia, aurrera begira programatuta dauden jarduerak momentuko egoerara egokituta gauzatzeko. Era berean, herritarrei arduraz jokatzeko eskatu die Udalak.

2021 12 10 2019 12 17 gabon zahar feria aurkeztu elgoibar txerria