Repsol Gidako ‘Soletes’ kategoria berrian sartu dute Viento Sur Gastroteka

Barren.eus 2021ko uzt. 15a, 14:23

Repsol Gidak eguzkiak banatzen ditu ostalaritza establezimenduen kalitate maila zehazteko (Mendaroko Landa jaetxeak badu bat), eta orain 'Soletes' izeneko kalifikazio berri bat sortu du, tamaina txikiko establezimenduentzat. Elgoibarko Viento Sur Gastroteka da Repsol gidaren "Soletes" zerrendan ageri denetariko bat.

Espainiako gastronomian adituak diren talde batek aukeratu ditu lehen 1.000 soleteak, Repsol Gidak sortu duen kalifikazio berria. Horien artean da Bernardo Ezenarro kalean dagoen Viento Sur Gastroteka. Ardo aukera "desberdina" dutelako eta "pintxo onak eta sarituak" dituztelako eman diote adituok Soletea, ardotegiak, upategiak eta sagardotegiak kategorian. Maila horretan Gipuzkoako 8 negozio ageri dira. Estatuko 50 probintzietan identifikatu dituzte soleteak. Horietatik 111 Euskal Herrian daude. 20 Nafarroan, 16 Araban, 25 Bizkaian eta 50 Gipuzkoan. (hemen ikus daitezke)

Erreferentzia-puntu bihurtzen diren lekuak bereizi nahi ditu Repsol gidak kalifikazio berri honekin, alegia, bi aldiz itzultzeko moduko tokiak direnak, hurbiltasunagatik, proposamen atseginagatik edo baita giro onagatik ere.
Soleteak hainbat kategoriatan banatzen dira: "Jatetxeak eta eguneko menua", "Tabernak, taskak eta barrak", "Kafetegiak, gozotegiak eta izozki-denda", "Ardotegiak, upategiak edo sagardotegiak", "Fast good", "Txiringitoak eta terrazak".
Lokal horiek guztiak bereizgarri bat izango dute eguzki bat agertuko den eranskin batekin.

2021 07 15 2018 11 07 bakailau lehiaketa elgoibar viento sur sukaldariagaz

 

∞Lotura duten albisteak: