Herriko establezimenduen online erakusleihoa da Elgoibarklik, Elgoibarko Udalak Txantxakuarekin elkarlanean sortutako plataforma digitala. Jakitera eman dutenez, gero eta gehiago dira plataformara batu diren herriko establezimenduak eta zerbitzua bera sendotzen eta gorpuzten jarraitzen dute. Esaterako, ingurune digitalean gero eta presentzia gehiago lortzen ari dira sare sozialetan (facebook eta instagram @Elgoibarklik) kontuak irekita. Eta, formazio saioak ere antolatu dituzte, profesional zein herritarrentzako. Hain zuzen, herritarrei zuzendutako ikastaroetan parte-hartzeko epea zabalik da oraindik (apirilaren 18a baino lehen eman behar da izena) eta Elgoibarklik-eko sustatzaileek parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak. Honakoa da ikastaroa, eta aukean jarri dituzten saioak:
“Zure etxetik Elgoibarko merkataritzako, zerbitzuetako eta ostalaritzako establezimenduetan erosten erakutsiko dizugu, erosotasun eta konfiantza handiagoarekin”.
- Apirilak 20: Ordubeteko ikastaroa 11:30etik 12:30era Aita Agirreko Areto Nagusian adin guztietarako. Derrigorrezkoa da mugikorra eramatea. Pandemia dela eta aforoa kontrolatuta dago, beraz, izena eman behar da apirilaren 18a baino lehen esteka honetan: https://labur.eus/elgoibarklikherritarrentzat. Antolatzailea: Txankakua Elkartea eta Elgoibarko Udaleko Sustapen Ekonomikoko Saila. Laguntzailea: Kzgunea.
- Apirilak 21. Ordubeteko ikastaroa 19:00etatik 20:00etara Aita Agirreko Areto Nagusian adin guztietarako. Derrigorrezkoa da mugikorra eramatea. Pandemia dela eta aforoa kontrolatuta dago, beraz, izena eman behar da apirilaren 18a baino lehen esteka honetan: https://labur.eus/elgoibarklikherritarrentzat. Antolatzailea: Txankakua Elkartea eta Sustapen Ekonomikoko Saila. Laguntzailea: Kzgunea.
Informazio gehiago jasotzeko, edo zalantzaren bat izanez gero, jarri harremanetan Txankakua Elkartearekin: 943 747 301. E-maila: txankakua.elkartea@gmail.com.
∞Lotura duten albisteak:
- 'Elgoibarklik' plataformaren erabileran trebatzeko formazio saioak antolatu dituzte herritar zein profesionalentzako (2021-03-26)
- 'Elgoibarklik' plataforma digitala ekimenera bat egin duten 77 establezimendurekin abiatuko da (2020-12-15)
- Herriko merkataritza suspertzeko indarrak batu dituzte Txankakuak eta Elgoibarko Udalak (2020-11-17)