Herriko establezimenduen online erakusleihoa, 'Elgoibarklik' izeneko atari digitala, gorpuzten eta bultzatzen ari dira Elgoibarko Udala eta Txankakua merkatari elkartea azken hilabeteetan. Asmo horiek gauzatzeko ekintza plan bat diseinatu dute. Plan horren barruan, formakuntza saioak antolatu dituzte establezimenduetako profesionalentzako zein herritarrentzako.
Elgoibarklik ikastaroak merkatari eta zerbitzuentzat:
- ‘Plataforma hobeto erabiltzen eta ematen dizkizuen aukera guztiak baliatzen erakutsiko dizuegu’. Apirilak 12 eta 19. Ordubeteko ikastaroa 15:00etatik 16:00etara Aita Agirreko Areto Nagusian 'Elgoibarklik'en izena emanda dauden merkatari eta zerbitzuentzat. Derrigorrezkoa da mugikorra eramatea. Pandemia dela eta aforoa kontrolatuta dago, beraz, izena eman behar da apirilaren 8a baino lehen esteka honetan: https://labur.eus/elgoibarklikmerkatarientzat. Antolatzailea: Txankakua Elkartea eta Sustapen Ekonomikoko saila.
- Elgoibarklik ikastaroak ostalarientzat: ‘Plataforma hobeto erabiltzen eta ematen dizkizuen aukera guztiak baliatzen erakutsiko dizuegu’. Apirilak 26. Ordubeteko ikastaroa, 9:00etatik 10:00etara, Aita Agirreko Areto Nagusian Elgoibarkliken izena emanda dauden ostalarientzat. Derrigorrezkoa da mugikorra eramatea. Pandemia dela eta aforoa kontrolatuta dago, beraz, izena eman behar da apirilaren 8a baino lehen esteka honetan: https://labur.eus/elgoibarklikostalarientzat. Antolatzailea: Txankakua Elkartea eta Sustapen Ekonomikoko saila.
Herritarrei zuzenduriko ikastaroak: “Zure etxetik Elgoibarko merkataritzako, zerbitzuetako eta ostalaritzako establezimenduetan erosten erakutsiko dizugu, erosotasun eta konfiantza handiagoarekin”.
- Apirilak 13 eta 20: Ordubeteko ikastaroa 11:30etik 12:30era Aita Agirreko Areto Nagusian, adin guztietarako egokia. Derrigorrezkoa da mugikorra eramatea. Pandemia dela eta aforoa kontrolatuta dago, beraz, izena eman behar da apirilaren 8a baino lehen esteka honetan: https://labur.eus/elgoibarklikherritarrentzat. Antolatzailea: Txankakua Elkartea eta Elgoibarko Udaleko Sustapen Ekonomikoko Saila. Laguntzailea: Kzgunea.
- Apirilak 21. Ordubeteko ikastaroa 19:00etatik 20:00etara AITA AGIRREKO Areto Nagusian adin guztietarako. Derrigorrezkoa da mugikorra eramatea. Pandemia dela eta aforoa kontrolatuta dago, beraz, izena eman behar da apirilaren 8a baino lehen esteka honetan: https://labur.eus/elgoibarklikherritarrentzat. Antolatzailea: Txankakua elkartea eta Sustapen Ekonomikoko Saila. Laguntzailea: Kzgunea.
Informazio gehiago jasotzeko, edo zalantzaren bat izanez gero, jarri harremanetan Txankakua Elkartearekin: 943 747 301. E-maila: txankakua.elkartea@gmail.com.
Ostalaria, merkataria edo zerbitzua bada eta 'Elgoibarklik'en izena eman ez badu, aukera irekita dago. Horretarako, Txankakua Elkartearekin harremanetan jarri behar da: 943 747 301. E-posta: txankakua.elkartea@gmail.com.
@ElgoibarKlik, instagram zein facebooken
2021ean, plataforma zabaltzeko eta komunikatzeko urratsa jorratzen dihardute sustatzaileak. Horretarako, Ekintza Plana diseinatu dute, Elgoibarko bizilagunen eta establezimenduen artean Elgoibarklik.eus ataria sustatzeko eta zabaltzeko helburu nagusiarekin.
Jada abian dira sare sozialetako 'ElgoibarKlik' plataformaren profilak. Instagram eta Facebooken @ElgoibarKlik izenpean jarrai dezakete erabiltzaile zein interesdunek. Bertan plataformara atxikitako saltokien informazioa eta herritarren intereseko edukiak kontsulta daitezke.
Udalak, guztira, 59.000 euroko inbertsioa gauzatu du 2020an eta 2021ean.
Ekintza planean bigarren mailako beste helburu batzuk ezarri dituzte,besteak beste, Elgoibarko herritarren artean plataformaren erabilera sustatzea; horretarako, hainbat ekintza anolatuko dituztela aureratu dute. Eta, baita, Elgoibarklik.eus ez diren establezimenduen artean plataforman parte hartzeko interesa sustatzea.
Ane Beitia alkateak nabarmendu du oso erreminta baliotsua dela 'ElgoibarKlik' bertako komertzioarentzat zein herritarrentzat: “erakusleiho bat, aukera berri bat, gure merkataritza eta ostalaritzak online bidea baliatzeko. Baita herritarrek gure ehun ekonomikoa ezagutzeko ere. Harremana estutzekoa, eta herritarrei bertako produktua eta komertzioa era zuzenean erakustekoa, bertako kontsumoa bultzatuz, herrian bertan aberastasun ekonomikoa sortuz”.
∞Lotura duten albisteak: