Interesdunek 688 698 911 telefono zenbakira mezu bat bidali beharko dute urriaren 5ean eta 6an, 8:00etatik 10:00etara bitartean. Mezuan honakoa adierazi beharko dute: zein bonu nahi duten (Bizi-bizixa, On egin edota biak), izena, bi abizenak eta bonoak jasoko dituen pertsonaren NAN zenbakia.
• Internetez eta aurrez aurre ere eros daitezke
Elgoibarko Udalak gogorarazi du bonuak era telematikoan ere eros daitezkeela udalaren web orrian (urriak 7, 8, 9, 13, 14 eta 15, 17:00etatik aurrera), eta baita aurrez aurre ere, Santa Ana kaleko 2. zenbakian dagoen HAZen bulegoan (urriak 7, 8, 9, 13, 14 eta 15). Azken kasu honetan, pertsona bakoitzak bost NAN edo AIZ ekarri ahal izango ditu (agiriak jatorrizkoak izan beharko dira, edo fotokopiak edo aurretik eta atzetik agiriei egindako argazkiak).
“Bizi bizixa” bonuak 50 eurokoak izango dira; Udalak 20 euro jarriko ditu, eta erosleak beste 30 euro. Pertsona bakoitzak bi bonu erosi ahal izango ditu. “On egin”-en kasuan, aldiz, bonuak 8 eurokoak izango dira; Udalak 4 euro jarriko ditu, eta erosleak beste 4 euro. Pertsona bakoitzak hamar bonu erosi ahal izango ditu.
∞Lotura duten albisteak:
- Merkataritza eta ostalaritza bultzatzeko bonoen kanpaina berria urriaren 7an hasiko da (2020-09-18)
- Ostalaritza suspertzeko 3.000 bonoko kanpaina hasiko du Udalak eguaztenean (2020-06-12)
- Agortu dira merkataritza bonoak, baina kanpaina berri bat hasiko dute ekainaren 15ean (2020-06-01)
- Herriko merkataritza sustatzeko bonoen banaketarekin udal gobernuaren inprobisazioa agerian geratu dela dio EH Bilduk (2020-05-28)
- 1.236 bono banatu ditu Udalak gaur, baina banaketa egiteko moduak haserreak sortu ditu (2020-05-27)
- Kalebarrenetik Kalegoen plazara arteko ilarak sortu dira merkataritza bonoak eskuratzeko (2020-05-27)
- Merkataritza dinamizatzeko bonoak eguaztenetik aurrera jarriko dituzte salgai (2020-05-22)
- Herriko merkataritza sustatzeko bono kanpaina abian da Mendaron (2020-05-25)
- Berraktibazio plana abian jarrita milioi bat euroko inpaktu positiboa sortzea aurreikusten du Elgoibarko Udalak (2020-05-08)