Zaborren tasaren gainean, salbuespen bat ere egongo da. Orokorrean zaborraren tasa izoztu egingo dute, baina kasu batzuetan jaitsi ere egingo dute: Bost langile arteko lantoki, denda, zerbitzu taberna edo jatetxeek %5eko jaitsiera izango dute zaborraren gaineko tasan. Erabaki horrek 19.000 euroan txikituko ditu Udalaren diru-sarrerak, baina herriko jarduera ekonomikoa babestearen alde hartu dute erabakia, "negozio, enpresa eta zerbitzu txikiak direlako herriari bizitza ematen diotenak", zehaztu zuten". EAJk nabarmendu zuen azken legealdietan egin duten kudeaketa "arduratsuari eta eraginkorrari" esker, Udalaren finantzaegoera "osasuntsua" dela, eta orain datorren krisi egoeran gerrikoa estutu ahal izango dutela elgoibartarren mesedetan. "Beti moduan egingo dugu, gastuaren eta diru-sarreren kontrol zehatza eginez, baliabide publikoak mugatuak direlako eta zorroztasun osoz kudeatu beharrekoak, are gehiago krisi garaian".
∞Lotura duten albisteak: