Kalebarrenetik Kalegoen plazara arteko ilarak sortu dira merkataritza bonoak eskuratzeko

Barren.eus 2020ko mai. 27a, 10:40

Herriko merkataritza sustatzeko bonoak atera ditu Elgoibarko Udalak. Gaur, 9:00etan, hasi dira bonoak saltzen Kalebarren plazako lokalean eta Kalegoen plazara arteko ilarak sortu dira.

 Elgoibarko Udalak 60.000 euro erabiliko ditu herriko merkataritza sustatzeko bonoen kanpainarako. 4.000 bono atera dituzte. Bono bakoitzak 15 euroko prezioa izango du, eta Udalak beste 15 euro gehituko ditu. Beraz, hamabost euroan erositako bonoarekin 30 euroko erosketa egin ahal izango dute herritarrek. Pertsona bakoitzak gehienez ere bi bono eskuratu ahal izango ditu, eta diru kopuru hori ekainaren 14ra arte trukatu ahal izango dute.

Orain arte, 64 establezimendu batu dira ekimenera, eta bonoak kanpainari atxikitako edozein saltoki eta zerbitzutan erabili ahal izango dira. Esan bezala, gaur hasi dira bonoak saltzen, Kalebarren plazan, Gabi jatetxe ondoko lokalean, eta sekulako ilarak sortu dira. 13:00ak arte egongo dira goizez bonoak saltzen, eta arratsaldean, 17:00etatik 19:00etara. 

∞Lotura duten albisteak:

2020 05 27 ilarak bonoak elgoibar

2020 05 26 Bonoak Elgoibar merkataritza

IMG 8552020 05 27 ilarak bonoak elgoibar errosario

2020 05 27 Merkataritza bonoak Elgoibar ilara errosario kalean

Hona bonoak erabili daitezkeen Elgoibarko komeretzio eta zerbitzuen zerrenda:

2020 05 26 bonoak elgoibar zerrenda ona