Elgoibarko eta Mendaroko dendetan erosketak egiteagatik sarituak

Barren.eus 2019ko urt. 10a, 12:17

Txankakua merkatari elkarteak jakinarazi ditu Gabonetako zozketako zenbaki saridunak. Era berean, Mendaroko Eguberrietako zozketako zenbaki saridunak ere jakinarazi ditu Medaroko Udalak.

Gabonetako zozketako zenbaki saridunak jakitera eman ditu Elgoibarko Txankakua Merkatari Elkarteak. Guztira, 1.800 euro banatuko ditu, 500 euroko bi bonotan eta 100 euroko zortzi bonotan. Saridunek otsailaren 8a arteko epea dute saria jasotzeko.

500 euroko saria jasoko dutenak:

  • 59.725 (Erreserbakoa: 20.447)
  • 50.575 (Erreserbakoa: 39.107)

100 euroko saria jasoko dutenak:

  • 53.677 (Erreserbakoa: 45.419)
  • 99.194 (Erreserbakoa: 59.994)
  • 83.636 (Erreserbakoa: 95.762)
  • 59.205 (Erreserbakoa: 99.058)
  • 54.615 (Erreserbakoa: 16.521)
  • 44.455 (Erreserbakoa: 17.678)
  • 43.355 (Erreserbakoa: 61.896)
  • 71.443 (Erreserbakoa: 36.086)

•Mendaroko Eguberrietako zozketako zenbaki saridunak

Herrian erostea sustatzeko Eguberrietako kanpainaren barruan 500 euro banatuko ditu Mendaroko Udalak. Hauek dira zenbaki saridunak. 37.142 (10 euroko 25 bono), 61.776 (10 euroko 15 bono) eta 20.148 (10 euroko 10 bono). Urtarrilaren 18a arteko epea dago sariak jasotzeko.