Trastelekuan gordetzen diren gauzei bigarren aukera bat emateko asmoz Mendaroko hainbat lagunek antolatu dute azoka hau. 25 postu egongo dira, 11:00etatik 14:30era bitartean, eta askotariko gauzak salduko dituzte: haur eta helduen arropak, jostailuak, CDak, binilozko diskoak, liburuak, musika tresnak, ume txikien gauzak (aulkietarako zakuak, poltsak...) eta etxeko apaingarriak.