TKgune Fabrikazioa Berrikuntza eta Teknologia Transferentziazko Sarea osatzen duten Lanbide Heziketako Ikastetxeek, tartean IMHk, TKgune Gazteentzako Enpresa Industrialen Ideia Lehiaketa antolatu dute, hirugarren urtez. Aurreko edizioetan moduan, 35 urtera arteko gazteek parte hartu ahal izango dute lehiaketan. Aurtengoan ere, izaera industrialeko sari bi aurreikusi dira lehiaketan; Enpresa Industrial Onenaren sarituak 2.500 € jasoko ditu eskudirutan, 40 prestakuntza ordu sustatzailearen beharren arabera, 100 aholkularitza ordu enpresa proiektua garatzeko eta 300 ordu beharrezkoak diren baliabide industrialak erabiltzeko (makinak, ...).
Beste saria, Euskadiko Lanbide Heziketako ikasle edo ikasle ohiak aurkeztutako enpresa industrial ideia onenari emango zaionak, 2.000€ jasoko ditu eskudirutan, 40 prestakuntza ordu sustatzailearen beharren arabera, 50 aholkularitza ordu enpresa proiektua garatzeko eta 100 ordu beharrezkoak diren baliabide industrialak erabiltzeko.
Iaz hasitako bidetik, lehiaketara aurkeztutako egitasmoetatik hiru onenak aukeratuko dituztela jakinarazi dute antolatzaileek. Horiek epaimahaikideen aurrean aurkeztu eta defendatu beharko dute euren ideia. Proposamenak aurkezteko epea ekainaren 13an amaituko da.
TKgune Fabrikazioa Berrikuntza eta Teknologia Transferentziarako Sarea osatzen duten Lanbide Heziketako Ikastetxeek antolatu dute TKgune Gazteentzako Enpresa Industrialen Ideia Lehiaketa, Elgoibarko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, eta Danobat Group Koop. E., Alcorta Forging Group S.A., Grupo Schaeffler, Grupo Unceta, Rural Kutxa eta beste zenbait erakundeen babesarekin.
- Informazio osoagoa eta lehiaketaren oinarriak imh.eus weborrian.
•Bi ekintzaile nafarren ideiak nagusi iaz
Bi ekintzaile nafarrek aurkeztutako ideiak saritu zituzten iaz. Mikel Zubieta etxalartarrak irabazi zuen enpresa-industrial ideiarik onenaren saria, bizikleten platerak aldatzeko sistema hobetu lezakeen proiektua aurkeztu ondoren. Berako Mikel Calderonek, berriz, Lanbide Heziketako ikasle ohiaren enpresa-industrial ideia onena lortu zuen metaleko 3D inpresoen bidez injekzio-moldeetarako zerbitzuen inguruko proiektuarekin.
∞Lotura duten albisteak:
-
Bizikleten platerak hobetzeko proiektua saritu dute enpresa industrialen ideia lehiaketan (2015-11-18)
-
Asier Lizarralde elgoibartarrak irabazi du gazteentzako Asmaola+enpresa industrialen ideia lehiaketa (2014-11-07)
-
Abian da Gazteentzako Asmaola+ Enpresa Industrialen Ideia Lehiaketaren estreinako edizioa (2014-05-06)
- Elgoibarko Udalak errekonozimendua egin die makina-erremintaren sektoreko eragileei (2014-04-30)
- Urte osoko egitaraua Elgoibarko makina-erremintaren mendeurrena ospatzeko (2014-04-15)