Jaiotza gutxi; irudimen handia

Barren 2024ko abe. 16a, 10:45

Jaiotzen lehiaketako sari banaketa egin zuten atzo, eta sei lagunez osatutako taldeak jaso zuen lehen saria.

June Alonso, Sara Leonardo, Julen Martin, June Castellanos, Sara Arrizabalaga eta Jon Leonardok lehiaketara aurkeztutako jaiotzak irabazi du aurtengo jaiotzen lehiaketa. Ohi moduan, era askotariko jaiotzak aurkeztu dituzte parte hartzaileek, baina partaidetzan izan den beherakada nabarmendu behar da, sei talde bakarrik aurkeztu baitziren lehiaketara. Elgoibarko Kabalgata Taldeak hartu zuen iaz lehiaketa antolatzeko ardura, Parrokiako Katekesia taldeari erreleboa hartuz, eta etapa berriko lehen lehiaketara 19 talde aurkeztu ziren, aurten baino dezente gehiago.
Lehiaketara aurkeztutako lan guztiekin erakusketa osatuko dute, eta Aita Agirre Kulturgunean jarriko dituzte ikusgai, abenduaren 21etik 24ra eta 26tik 30era. 

Erregeen desfilean parte hartzeko izen-ematea

Erregeen desfilea ere Elgoibarko Kabalgata Taldeak antolatzen du, eta interesatuek abenduaren 18a eta 19a dituzte izena emateko. Aita Agirren egongo dira izenak hartzen, 17:00etatik 18:00etara. Desfilea, betiko lez, urtarrilarewn 5ean izango da.