Gazteek gorputzarekiko eta emozioekiko kontzientzia garatzeko saioa egin dute Gaztelekuan

Barren 2025eko azaroaren 14a

Treba Nerabeen programaren baitan, ‘Kontzientzia eta  gorputza’ izeneko saioa egin zuten, eguaztenean, Elgoibarko Gaztelekuan.

Saioaren helburua gazteek gorputzarekiko eta emozioekiko kontzientzia garatzea zela azaldu zuten antolatzaileek, modu ludiko eta parte-hartzailean, mokadutxo baten bueltan. Hariak elkartekoek dinamizatu zuten saioa, eta hamazazpi gaztek hartu zuten parte.