Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Elgoibarko Udalak antolatutako Treba programaren barruan Kontzientzia eta gorputza izeneko tailerra emango dute azaroaren 12an Elgoibarko Gaztelekuan, 18:00etatik 20:00retara. Hariak elkarteak dinamizatuko du saioa eta 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Tailerrean gorputzarekiko eta emozioekiko kontzientzia landuko dute gazteek, mokadutxo baten bueltan, konfiantza giro batean. Tailerra doan da, baina komeni da izena ematea: https://Labur.eus/Trebanerabe