50 bat lagunek hartu dute parte Erlora eginiko mendi irteeran

Barren 2025eko azaroaren 11

Izarraizko parajeetan ibili ziren domekan egin zuten mendi irteeran parte hartu zuten lagunak; 25 ume eta este horrenbeste heldu.

Gertuko mendiak ezagutzera ematea da Morkaikok mendi taldeak Elgoibar Ikastolarekin eta Herri Eskolarekin elkarlanean antolatzen dituen umeentzako mendi irteeren helburuetako bat eta Erlo (1030 metro) mendiraino igo ziren oraingoan. Denboraldiko lehen irteeran baino eguraldi hobea egin zien, bezperan eginiko euriek ibilbidea lokaztuta laga zuten arren.

Aitolako aparkalekuan autoak laga eta oinez abiatu ziren tontorreraino. "Erloko puntan giro paregabea zegoen, eta bertatik Pirinioetako gailur elurtuak ikusteko aukera ere izan genuen, oraintsu zuritu baitira. Beheranzko bidean, Xoxote gainetik ere igaro ginen, eta Xoxoteko aterpean egin genuen geldialdia, indarrak berritzeko. Bazkal ordurako denok etxean ginen", azaldu dute.

Hurrengo irteera Deba ibaiaren sorlekura egingo dute, Hiruerreketara, abenduaren 14an.