Morkaikok eta Herri Eskolako zein Ikastolako gurasoek zortzi mendi irteera prestatu dituzte ikasturte honetarako, eta joan den domekan egin zuten aurrenekoa.
Aloña mendira ziren egitekoak lehendabiziko irteera, baina euria ari zuela-eta planez aldatzea erabaki zuten Kalegoen plazan elkartu ziren hamasei lagunek. Zirak jantzita eta aterkien laguntzaz Azkue auzorantz abiatu ziren oinez, eta Soraluzeko plazaraino heldu ziren, Karakate magaletik barrena. Azaldu dutenez, bi orduko ibilaldi "polit eta erraza" izan zen, tarteka zaparrada mardulen bat edo beste jasan behar izan bazuten ere. Mendizale gazteak inguruotako eguraldira egiteko eta zailtzeko moduko irteera izan zen. Soraluzen modadua egin eta autobusez itzuli ziren Elgoibarrera.
Hurrengo irteera Erlo mendira egingo dute, azaroaren 9an.