Asier Ibaibarriagak eta Edurne San Martinek sortu dute Txillarreko sukaldaria dokumentala, eta azaroaren 26an Bilboko BBK aretoan emango dutela jakinarazi diete. Zinebiren Bertoko begiradak sailean emango dute dokumentala, 19:30ean hasita.
Hona hemen Zinebi jaialdiaren aurtengo programa osoa.
Azaleko argazkia dokumentala Elgoibarren aurkeztu zen egunekoa da, eta Txillarren egosi zen prozesuko protagonistak ageri dira bertan Pello Rubio eta proiektuaren egile diren Asier Ibaibarriaga eta Edurne San Martinekin batera.