Gure kultura, historia eta tradizioak ezagutzera emateko ahaleginean ari dira Elgoibarren eta Mendaron zenbait eragile, bi udalen laguntzarekin, eta egitarau osoa prestatu zuten barikurako.
Euriaren beldur ziren antolatzaileak, eta Kalaegoen plazan eta herriko kaleetan egitekoak ziren ibilaldi beltza Maalako parkean egitea erabaki zuten, aterpeaen babesean.
Aurpegiak eta jantziak atondu ostean dozenaka gaztek eta helduk hartu zuten parte ekimenean. Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako Korunahia eta Gaztenahia taldeen kantaldiarekin hasi zuten saioa; eta, segidan, dantzan aritu ziren dantza eskolako ikasleak. Ondoren, pertsonaia beldurgarrien bisita jaso zuten Maalan batutakoek. Danbor hotsek eta txalaparta doinuek ere girotu zuten ospakizuna. Amaiera goxoa eduki zuen, antolatzaileek txolokale beroa banatu baitzuten guztientzat.
Musika eskolako Korunahia eta Gaztenahia taldeen kantaldia, bideoan: