Nerabeek psikofarmakoez egiten duten kontsumoa, aztergai

Barren 2025ko urr. 31a, 15:39

Xabi Martinez farmazilaria. Arg: Zurrunbiloa.

Gazteen buru osasunaren inguruko begirada aldatzeko Zurrubilo proiektuaren baitan, lau prestakuntza saio emango dituzte Elgoibarren. Zergatik handitzen ari da psikofarmakoen kontsumoa nerabeetan? izeneko hitzaldia izango da lehenengoa.

Xabi Martinez Mendiak emango du, azaroaren 5ean, 18:00etan, udaletxeko udalbatza-aretoan. Martinez farmazialaria eta Osasun Publikoko doktoregaia da EHUn, OPIK Osasunaren Gizarte Determinatzaile eta Aldaketa Demografikoari buruzko ikerketa-taldean. Nerabeen psikofarmako-kontsumoa ikertzen dihardu askotariko disziplinetako ikerlariekin batera: soziologoekin, psikologoekin, arkitektoekin, ekonomialariekin, erizainekin eta bestelako lankide batzuekin elkarlanean.

Komeni da interesatuek izena ematea aurrez: arreta@elgoibar.eus posta elektronikora idatzita edota 943 741 050 telefono zenbakira deituta. Danobatgroupen laguntzarekin eta Elgoibarko Udalaren parte-hartzearekin gauzatu du Zurrunbiloa proiektua Elhuyarrek.