2023ko abenduan inauguratu zuten ume txikientzako jolasgunea Olaizaga kiroldegian, eta joan zen martxoan Mekako ikasleen laguntzarekin berritu egin zuten gela. Udalak gogorarazi du asteburu honetan jolasgunea ostiralean soilik egongo dela zabalik, polikiroldegian egingo diren obrak direla eta. Datorren asteburutik aurrera, jolasgunea normaltasunez irekita egongo da asteburu osoan zehar.
- Barikua: 16:30 – 19:30
- Zapatua: 9:30 – 12:30 eta 16:00 – 19:30
- Domeka eta jaiegunetan: 9:30 – 13:00
25 lagun hartzeko prestatua dago, eta umeek heldu baten ardurapean egon behar dute uneoro. Bertan dauden jolaserako materiala helduek hartu eta jaso behar dute. Zerbitzua doakoa da, alegia, ez dago zertan Udal Kirol Patronatuko abonatua izan beharrik jolasgunea erabiltzeko.
