Aurten urrezko ezteiak bete dituzten 22 bikote omendu dituzte Adinekoen Hilabetearen barruan

Barren 2025ko urr. 29a, 15:00

Aurten urrezko ezteiak bete dituzten bikoteak Jubilatuen Biltokian.

Adinekoen hilabetea izan dute urria Elgoibarko Jubilatuen Biltokian, eta beste hainbat ekitaldiren artean, 80 urtetik gorakoen bazkaria egin dute.

Joan zen barikuan izan zen, eta bazkari horren baitan aurten 50 urte bete dituzten bikoteak omendu zituzten. 22 bikotek jaso zuten Udalaren oparia, aurreko urteetan baino kopuru handiagoa (11 bikote omendu zituzten 2023an eta bederatzi bikote izan ziren iaz omendutakoak)

Hona omendutako 22 bikoteen zerrenda.

  • Francisco Pascual eta Felisa Ramirez
  • Conchi Merinero eta Gumersindo Diez
  • Perfecto Cid eta María Telesfora Carballo
  • Julián Gorroño eta Mª Jesus Garitagoitia
  • Jose Mari Zialtzeta eta Maria Jesus Aduriz
  • Miren Alberdi eta Alfredo Oliveira
  • Elvira Muñoz eta Nicolás Jimenez
  • Maria Rebollo eta Antonio Jimenez
  • Jesus Mari Juaristi eta Maria Angeles Zabala
  • Mª Carmen Agirregomezkorta eta Pedro Mari Mendikute
  • Jose Zamorano eta Rocio Lorenzo
  • Josefa Calleja eta Jose Ramon Rojo
  • Santiago Alkorta eta Maria Jesusa Leiaristi
  • Mª Teresa Gonzalez eta Juan Antonio Palomino
  • Mertxe Artetxe eta Pedro Mari Azpiazu
  • Jesus Mª Aguirregomezcorta eta Ana Mª Agote
  • Maria Africa Pardo eta Esteban Gómez
  • Conchi Arano eta Jose Ramon Oyarzabal
  • Mercedes Lopez eta Luis Zaldua
  • Malaquias De Pablo eta Mª Jesus Salegi
  • Alfredo de Oliveira eta Maria Digna de Almeida
  • Juan Manuel Gomez eta Conchi Sanchez

Bazkariko eta omenaldiko argazki-bilduma (Argazkiak: Elgoibarko Udala)